jueves, 30 de agosto de 2007

Mikelek 13 garren gordexolan



Atzo arratsaldean gordexolan parte hartu zuen mikelek. Lasterketa ez zen apurtu san cosmeko 3 garren portua igo arte, azken portu hau igotzen 4 txirrindularik aurrera egin zuten, eta mikel ezin izan zen sartu. horrela helmugara Aberasturi, anton, legarra eta alvare heldu ziren hurrenez hurren. mikel 13 garren postuan gelditu zen.

martes, 28 de agosto de 2007

gorkak zegaman 43. bihar mikelek gordexolan parte hartuko du


Igandean euskaldun proba jokatu zen zegamako herrian. 121 partehartzaile izan ziren, bero galanta egin zuen eta horren ondorioz 46 txirrindularik bakarrik bukatu zuten proba. lasterketa Azpiru taldeko tamayok irabazi zuen 2 garren olano geratu zelarik, gorkak 43 garren postuan bukatu zuen, orain hurrengo zita ataunen izango du.
Mikelek bihar gordexolan parte hartuko du , 10 egun lehiatu gabe egon ondoren, bihar ze sentsazio dituen ikusiko ditu.

jueves, 23 de agosto de 2007

Gorkak atzo escalanten 27



Gorkak atzo escalanten parte hartu zuen, 27 garren sailkatu zen, irabazlea aitor regillaga izan zen eta david larriba 2 garren sailkatu zen.

Hurrengo lasterketa ostiralean gernikan izango da, gernikako proba 23 urtez azpiko proba izango da.

Bestalde Mikelek 4 egun txirringa ikutu gabe izan da , deskantso txiki bat hartu eta azken hilabetea ongi prestatzeko , ea beste garaipen bat lortzen duen.

lunes, 20 de agosto de 2007

Mikelek 6 garren trapagan


49 txirrindularik parte hartu zuten Trapagako sari nagusian. Irten eta berehala Markel anton, samuel del valle, jon baztan taldekidea eta iñigo alonso eguneko ihesaldian sartu ziren. Lasterketa erdi inguruan atzetik etorrita Gernikesa taldeko Urtzik eta Ruizek aurreko ihesaldiarekin bat egin zuten , 6 kotea osatuz, hala eta guztiz ere azken itzulian mikel eta garik aurrekoekin bat egitea lortu zuten, eta zenbait erasoren ondoren (ez zen bat bera ere gauzatu ) azken sprintean erabaki zen lasterketa. Bertan onena Markel Anton izan zen, opeleko lehendabizikoa Jon Baztan izan zen 5 garren, eta mikel eta gari 6 eta 7 garren izan ziren hurrenez hurren. Horrela taldeko sailkapena eskuratuz.

Gorkak asteburuko lasterketak bukatu ditu.


Denboraldia ondo igarota , orain gutxi falta dela gorkaren helburua metara heltzea da. Horrela asteburuan lehiaturiko euskaldun probako 2 lasterketak bukatu ditu. Mañarian Gillermo Lanak irabazi zuen. Gorkak 49. eta llodion Garikoitz atxak irabazi zuen eta gorka 62 garren helmugaratu zen.

sábado, 18 de agosto de 2007

GORKAK GAUR MAÑARIN, MIKELEK BIHAR TRAPAGAN

Gaur arratsaldean gorkak mañarian parte hartuko du. herrian parte hartzen du. lasterketan miota, goiuria eta montekalbo gainak igo beharko dira.
Mikelek berriz bihar trapagan parte hartuko du, bere helburua ondo beteta, orain disfrutatzen sahiatuko da

miércoles, 15 de agosto de 2007

HELDU DA AZKENEAN GARAIPENA





Gaur Mikelek azkenean lortu du garaipena. lasterketa 20 ko ihesaldi batekin hasi da , eta barazar igoten sergio ruiz eta mikel bizkarra aurrera joan dira, ondoren atzetik etorrita ceferino eta baztan taldekoa aurrean sartu dira, azken errepetxoan sergio atakatu ondoren mikelek helmugan errematatu egin dio. ZORIONAK!!!!!!

martes, 14 de agosto de 2007

GORKAK GAUR LEMONIZEN, MIKELEK BIHAR IGORREN


Gaur arratsaldean gorkak lemonizen parte hartuko du . lasterketa 23 urtez azpiko probarako puntuagarria izango da.
Mikelek berriz bihar igorren parte hartuko du, proba honek 102 kilometro izateaz gain barazar mendatea ere igo beharko dute.

domingo, 12 de agosto de 2007

MIKEL OSO ONGI , ERREMATATZEA FALTA




Ostiralean sodupen garikoitz aspuruk eta mikelek egundoko erakustaldia egin zuten. Garik lasterketa irabazteaz gain meta bolanteak ere atera zituen , Mikelek 2 garren egin zuen, eta mendiko saria lortu zuen.

Larunbatean belendizeko proban mikel 4 garren sailkatu zen. lasterketa pello bilbaok irabazi zuen.

MUXIKAN ONDO , AMURRION "SIN MAS"


Muxikan 23 garren bukatu zuen gorkak lasterketa. Lasterketa hasiera hasieratik oso gogorra izan zen eta azkenik 39 txirrindularik bakarrik bukatu zuten proba. Irabazlea alfus taldeko juan luis negeruela izan zen.
Amurrion berriz protagonista erorikoak izan dira, gorkak suertea izan du eta ez da lurrera jausi, hala ere erorikoaren ondorioz atzean gelditu da.

jueves, 9 de agosto de 2007

ASTEBURU LUZEA


GORKAK:

9 OSTEGUNA: MUXIKA (EUSKALDUN)
12 IGANDEA: AMURRIO (EUSKALDUN)

MIKELEK:

10 OSTIRALA: SODUPE

11 LARUNBATA :BELENDIZ

martes, 7 de agosto de 2007

GURIEZON 22 GARREN


Atzo gorka guriezora abiatu zen. Berangon ondo aurkitu ostean atzo ere sentsazio onekin aritu zen gorka eta 22 garren sailkatu zen. Lasterketa Camargo taldeko vidal celisek irabazi zuen eta bigarren cobo izan zen.

domingo, 5 de agosto de 2007

gorka bizkaiko txapelketan ongi.


gorkak larunbatean bizkaiko txapelketa korritu zuen. bizkaiko txapelketaz gain euskaldun proba ere izan zen. Laisterketa alfus taldekoek dominatu zuten. lehendabizikoa ventura angulo izan zen eta bigarrena juan luis negeruela. Bizkaiko txapela berriz Mikel filgeirak irabazi zuen, eta gorka 23 urtez azpikoetan 4 garren sailkatu zen, podiunetik gertu.
Bizkaiko txapelketa
1. Mikel filgeira
2.Jagoba Sanchez
3.Migel Mingez
4.Ismael esteban (Elite mailako txapelduna)
5.Gorka Bizkarra
6.Unai Elorriaga

Mikelek eta bere taldeak sorte txarra iruñean



Ilusio handiekin hasi zuten itzulia. Lehendabiziko egunean davidek ia ia etapa irabazi zuen eta 2 garren postua erdietsi zuen . jon baztan ere 4 garren izan zen , eta 19 ko taldean mikel eta gari ere sartu ziren. 2 garren egunean mikelek zorte txarra izan zuen ihesaldian zihoala zulatua izan zuen, hala ere etapa hori pozik bukatu zuten garik irabazi baitzuen. 3 etapan garik erorikoa izan zuen eta mikel laguntzen gelditu zen, esfortsu handia egin ostean tropelean sartzea lortu zuten. Azkenik 4 etapan garik zuen 2 garren postua ezin izan zuen mantendu atzeko gurpila apurtu zuelako eta mikelekin batera iritsi zen helmugara . Azkenik gari 11 garren eta mikel 16 garren eta david 17 garren.