sábado, 28 de junio de 2008

Gorkak bihar Donostiako nazioarteko triatloiean parte hartuko du


Gorkak bihar Donostiako nazioarteko triatloiean parte hartuko du. Proba hau euskal zirkuiturako 5 proba puntuagarria izango da, eta Gorkak 3 garren triatloiean parte hartuko du, lasterketa hau aurreko 2 ekin konparatuz luzeagoa da.
1500 metro igerian , 40 km bizikletan , eta 10 kilometro korrika izango direlarik

viernes, 27 de junio de 2008

Gaur arratsaldean Mikelek Ogarrion parte hartuko du!!!


Mikelek gaur Ogarrion (kantabrian) parte hartuko du. Lasterketak 118 kilometro izango ditu, eta 3 mendate izango ditu.
Beste egunean mikel haron tropelean sartu zen, lasterketa saunier duval taldeko Luis Mas- ek irabazi zuen.

miércoles, 25 de junio de 2008

Gorkak 32 garren Lekeitioko triatloiean


Igandean Gorkak Lekeitioko Triatloian parte hartu zuen, Itsasotik 65 garren postutik atera zen, bizikletan 20 garren postua egin zuen eta korrika pizka bat fallatu egin zuen, horrela 32 garren postuan geldituz, 23 urtez azpikoetan 7 garren izanik.
Orain Gorkak igandean Donostiako Triatloiean parte hartuko du, proba hau aurrekoak baino gogorragoa izango da , lehendabizi 1500 metro igerian, ondoren 40 kilometro bizikletan eta azkenik 10 kilometro korrika egin beharko dutelarik.

lunes, 23 de junio de 2008

Mikelek 19 garren Trutziozen, Bihar Haron parte hartuko du!!


Larunbatean, Mikelek Trutziozen Lehendakari txapelketarako puntuagarria den lasterketan parte hartu zuen. Lasterketa 16 txirrindulariz osatutako ihesaldi batez erabaki zen, Mikelek ez zuen ihesaldia harrapatu, hala ere pelotoiko onenetarikoa izan zen azken mendatean, gordonen hain zuzen ere , horrela 19 garren postuan sailkatu zen.
Lasterketa Bruesa taldeko Anton Ibargurenek irabazi zuen.
Mikelek bihar beste zita bat edukiko du: Haron izango da, Copa iberikarako puntuagarria izango den proba.

viernes, 20 de junio de 2008

Bihar Mikelek Trutziozen , Gorkak Lekeition




Bihar Mikelek Lehendakari txapelketarako puntuagarria izango den Trutziozeko lasterketan parte hartuko du, Trutziozeko proba hau lehendakari txapelketako proba gogorrenetarikoa da, bezi eta herbosa igoteaz gain , 100 garren kilometroan Gordon mendatea igo beharko dutelako. Animo Mikelll!!!!!!

Gorkak berriz Euskal Zirkuituko Triatloi garrantzitzuenetariko batean parte hartuko du, Lekeitioko Triatloi sprintean, Triatloi hau 750 metro igerian (faroari buelta), 22 kilometro bizikletan (milloi bi aldiz), eta herrian 5 kilometro korrikan izango dira. Animo Gorkaaa!!!!

martes, 17 de junio de 2008

GORKAK DEBUT POLITA TRIATLOIEAN!!!!!


Igande honetan Gorkak donostiako triatloi sprintean parte hartu du, Triatloian parte hartzen duen lehen aldia izan da, eta nahiko txukun defenditu da.Itsasotik 45 garren irten da, ondoren bizikletako partziala 14 garren egin du eta korrika berriz 29 garren . Horrela Totalean 23 garren postuan sailkatu delarik, gainera hainkak ez dio miñik egin eta hori postekoa izan da.
Orain hurrengo lasterketa larunbatean 21 ean lekeition izango du.

lunes, 16 de junio de 2008

Mikel ongi ibili zen Euskadiko txapelketan


Mikel ongi ibili zen Euskadiko Txapelketan , korteetan sartuz ibili zen, baina suerte txarra ere izan zuen, 100 kilometroan malkartu mendatea igo aurretik gurpila zulatu zuen eta horrela atzean gelditu zen, hala eta guztiz ere gurpila aldatu eta lasterketa bukatzea lortu zuen. Gure lehengusuak 3 garren bukatu zuen , 23 urtez azpikoetan 2 garren geldituz, lasterketa larraldek irabazi zuen.
Orain Mikelek Lehendakari txapelketarako puntuagarria den Trutziozeko proban parte hartuko du, helburua aurreneko 15 etan egitea izango duelarik.

viernes, 13 de junio de 2008

Mikelek bihar Euskadiko txapelketan parte hartuko du!!!!!!!


Mikelek bihar Euskadiko txapelketan parte hartuko du, proba hau Llodion izango da eta malkartu 2 aldiz eta garate mendatea 5 bider igo beharko dute, faboritoen artean gure lehengusua den Egoitz garcia eta mikel filgeira 2 hauek 23 urtez azpikoetan eta Ismael Esteban eta Egoitz Murgoitio eliteetan izango dira.
Beste alde batetik Gorkak debuta igande honetan egingo du donostiako triatloi sprintean

sábado, 7 de junio de 2008

Denetik pizkabat!!!!!

Mikel bihar berriz ere konpetizioan buru belarri sartuko da, lehengo asteko deskantsoaren ostean, mikelek orain helburu nagusia bizkaiko birara ongi iristea izango du, horrela apurka apurka kilometroak egiten hasi da berriz ere, igande honetan Colindresen cantabriako txapelketan parte hartuko du. Sorte on!!

Beste alde batetik Gorkak ez zuen sestaoko triatloian parte hartzerik izan lasterketa suspenditu egin baitzen, gainera orain gaixorik jarri da eta ez daki ziur triatloietan noiz debutatuko duen. Animo!!