domingo, 24 de agosto de 2008

Mikel fuerte azken 3 lasterketetan!!!!


Ostegunean Mikelek Eskalanten parte hartu zuen. Lasterketa bikaina burutu ostean 9 garren sartzea lortu zuen. Irabazlea David Gutierrez izan zen.

Larunbatean Elgoibarren parte hartu zuen, eta bere helburua ih

esaldi bat hartzea izan zen, hala ere egun honetan ez zen ihesaldi garrantzitzurik egin, eta horrela azken mendatean dena erabaki zen, Mikelek ordurako indarrak errepidean utzita zituen, horrela 21 garren postuan sailkatu zen.

Atzo Gernikan parte hartu zuen, eta Mikel aurrean ibili zen 17 garren tokian sailkatuz.

lunes, 18 de agosto de 2008

Mikel herrian oso ondo 22 garren!!!




Mikelek igande honetan Mañarian (bere herrian) parte hartu du. Lasterketa hau oso gogorra izaten da eta horren lekuko izan zen 28 txirrindulari bukatu izana. Gainera Euskaldun torneorako puntuagarria izan zela kontuan hartuta Mikelek karrera ona egin zuen.
Irabazlea azysa taldeko Fite izan zen, eta Mikel 22 garren.
Sailkapena ikusteko clasificación.

lunes, 11 de agosto de 2008

Mikel berri ere 12 garren!!!!!!!!

Mikelek berriz ere 12 garren postu bat lortu du, horaingo onetan Muxikan izan da, Partehartzaile gutxi izan arren Mikelek ez zuen sorterik izan ihesaldia harrapatzeko orduan, hala ere atzeko grupotik berak bakarrik kristolako erremontada eginez helmugan 12 garren sartzea lortu zuen.
Bestetik Mikelen taldekideak aurreko ihesaldian izan ziren, eta roberto 5 garren eta Linares 7 garren izan ziren, horrela taldeka irabaztea lortu zuten. ZORIONAK!!

Bestalde Amurrion Mikel tropel nagusian sartu zen.

Hurrengo lasterketa Mañarian , gure herrian animo!

jueves, 7 de agosto de 2008

Mikel oso ondo Guriezon 12 garren

Mikel oso ondo aritu zen Guriezoko laisterketan. Behin eta berriz ihesaldiak harrapatu zituen, baina soplau eta scot taldeen aurka ezin izan zuen ezer egin, eta 12 garren postuan sailkatu zen. Scot taldeko Mario Gutierrezek irabazi zuen eta bigarren Jose Antonio Baños exprofesionala izan zen.

Hurrengo lasterketak:

Muxikako sari nagusia larunbatean
Amurrioko sari nagusia igandean

lunes, 4 de agosto de 2008

Mikel Oiartzunen tropelean

Atzo Mikelek Oiartzuneko proban parte hartu zuen, 162 partehartzaile izan ziren proba honetan, eta 30 gizonez osatutako ihesaldi batek erabaki zuen.
Lasterketa Azpiru-ugarteko Tamayok irabazi zuen Ugaitz Artolak egindako lanari esker. Mikelek ez zuen ihesaldia harrapatu eta tropelean sartu zen.
Hurrengo lasterketa eguazten honetan izango du Mikelek Cantabria aldean, Guriezon.