lunes, 24 de septiembre de 2007

MIKELEK ASTEBURU POLITA BURUTU DU


Larunbatean urdulizeko sari nagusian parte hartu zuen, 80 partehartzaile izan ziren eta lehena helmugara iristen aranako taldeko Jon aberasturi izan zen, hala eta guztiz ere eguneko protagonista mikel izan zen, zeren eta azken itzulian jotako erasoak min handia egin zuen eta kilometro baten faltan arrapatu zuten mikel, azkenik 7 garren izan zen, bere taldekide jon baztanen atzetik.
Igandean berriz mendatan izan zuten proba, bertara 56 txirrindulari agertu ziren , batik bat goienkaleko jaiak zirela eta bestetik alaba eta kantabriako ekipoak falta izan zirela, irabazlea peio bilbao izan zen , kristolako erakustaldia eman ondoren, mikelek tarteko helmugak atera zituen (ikus argazkia) eta 7 izan zen.

martes, 18 de septiembre de 2007

BUKATU DA BUKATU DA BUKATU DA AKABO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Gorka txirrindularitzan orain dela 5 urte hasi zen, jubenil mailako azken urtean, eta momentu on eta ez hain onak pasa ostean larunbatean iritsi zen azken karrera, lezon izan zen eta 20 garren postuan sailkatu zen. orain bizitza berri bat hasiko zaio! Berriz ere eskerrikasko denei!!!!

lunes, 17 de septiembre de 2007

MIKELEK 25 GARREN VALLADOLIDEN



Mikel ostegunetik iganderarte valladolideko itzulian izan da. Lehen etapan 25 laguneko ihesaldian sartu zen, eta helmugara iritsi baino lehen taldea sakabanatu egin zen, mikel 2 garren taldean sartu zen 20 garren. 2 etapan eta 3 etapan hobeto parte hartu ez bazuen, zulatua ez bazen, kanbioa gaizki zegoela, bizikleta aldatu beharra eta pizkat desmoralizatuta bukatu zuen, hala ere 4 etapan dena ematera irten zen, eta karrera polita osatu ondoren berriz ere 20 postuan sailkatzea lortu zuen. azkenik generalean 25 garren.

viernes, 14 de septiembre de 2007

5 URTEREN ONDOREN BIHAR AMAITZEN DA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


BIHAR GORKAK BERE AZKEN LASTERKETAN PARTE HARTUKO DU LEZON.

BIHAR IZANGO DA AZKEN LASTERKETA TXIRRINDULARITZAN , ETA ORRIALDE HONEN BITARTEZ ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE BERE ALBOAN IZAN DITUEN GUZTIEI.
ESKERRIKASKO OPEL IBAIGANE ETA SEGUROS BILBAO TALDEEI!!!!!
FAMIKLIAKOEI, LAGUNEI ETA GRUPETAKOEI!!!!!!!












miércoles, 12 de septiembre de 2007

MIKEL VALLADOLIDEKO ITZULIAN


Mikelek bihartik igandera bitartean valladolideko itzulian parte hartuko du. Itzuli hau ez du bere taldearekin parte hartuko, itzuli honetara alabako talde batekin joango da, pinturas banaka taldearekin.

lunes, 10 de septiembre de 2007

ASTEBURU POLITA EGIN DUTE GORKA ETA MIKELEK

Larunbat arratsaldean urdulizen gorkak parte hartu zuen, lasterketa abiadura handian egin zen eta alfus taldeko Carrasco izan zen azkarrena. Gorka 22 garren sailkatu zen. Igandean berriz Bermeon parte hartu zuen eta Wurth taldekoek exibizio itzela eman zuten, Ruben reig, eloy carral eta higinio fernandezek tripletea lortu zuten, gorka 18 garren.

Mikelek berriz ugaon parte hartu zuen, eta eguneko ihesaldian sartu zen Jon baztan taldekidearekin batera. Mikelek mendiko saria eskuratu zuen eta 4 garren bukatu zuen , Jon baztanek irabazi zuen lasterketa.

viernes, 7 de septiembre de 2007

ASTEBURU GOGORRA




Asteburu honetan Gorkak 2 lasterketetan parte hartuko du . Larunbatean Urdulizen eta Igandean berriz Bermeon, 2 proba hauek 23 urtez azpiko probak izango dira, eta gorkak esperantza handiak ditu karrera 2 hauetan.
Mikelek Igandean Ugaon parte hartuko du , emaitza positibo bat lortzeko asmoarekin abiatuko da.