lunes, 24 de septiembre de 2007

MIKELEK ASTEBURU POLITA BURUTU DU


Larunbatean urdulizeko sari nagusian parte hartu zuen, 80 partehartzaile izan ziren eta lehena helmugara iristen aranako taldeko Jon aberasturi izan zen, hala eta guztiz ere eguneko protagonista mikel izan zen, zeren eta azken itzulian jotako erasoak min handia egin zuen eta kilometro baten faltan arrapatu zuten mikel, azkenik 7 garren izan zen, bere taldekide jon baztanen atzetik.
Igandean berriz mendatan izan zuten proba, bertara 56 txirrindulari agertu ziren , batik bat goienkaleko jaiak zirela eta bestetik alaba eta kantabriako ekipoak falta izan zirela, irabazlea peio bilbao izan zen , kristolako erakustaldia eman ondoren, mikelek tarteko helmugak atera zituen (ikus argazkia) eta 7 izan zen.

No hay comentarios: