lunes, 20 de agosto de 2007

Mikelek 6 garren trapagan


49 txirrindularik parte hartu zuten Trapagako sari nagusian. Irten eta berehala Markel anton, samuel del valle, jon baztan taldekidea eta iñigo alonso eguneko ihesaldian sartu ziren. Lasterketa erdi inguruan atzetik etorrita Gernikesa taldeko Urtzik eta Ruizek aurreko ihesaldiarekin bat egin zuten , 6 kotea osatuz, hala eta guztiz ere azken itzulian mikel eta garik aurrekoekin bat egitea lortu zuten, eta zenbait erasoren ondoren (ez zen bat bera ere gauzatu ) azken sprintean erabaki zen lasterketa. Bertan onena Markel Anton izan zen, opeleko lehendabizikoa Jon Baztan izan zen 5 garren, eta mikel eta gari 6 eta 7 garren izan ziren hurrenez hurren. Horrela taldeko sailkapena eskuratuz.

No hay comentarios: