jueves, 15 de noviembre de 2007

Mikel eta gorka hasi dira preparazioarekin



Mikel eta gorka hasi dira 2008 ko tenporada prestatzen, dakizuen moduan mikelek afizionatu maila saltoa emango du opel ibaigane taldearekin, eta gorkak aldiz duatloietan hasiko da.
Horretarako, bai mikel eta bai gorka bizikletan, igerian, oinez, pelotan ari dira hilabete honetan, gero abenduan mikel bizikletarekin murgiltzeko, eta gorkak korrika saioak egiteko, bizikletarekin ustartuz.
Animo!!!!!

gogor eutsi

domingo, 7 de octubre de 2007

2 GARAIPENA LORTU DU MIKELEK, ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!




MIKELEK 2 GARREN GARAIPENA LORTU DU (IZARRAN) DENBORALDIKO AZKEN LASTERKETAN.
MIKEL IA HASIERATIK CEFERINO ETA LARRINAGAREKIN IHESEAN JOAN DA ETA AZKEN BUELTAN ATZEAN ITXI DITU ESKAPADAKO 2 KIDEAK.
1-MIKEL BIZKARRA
2-JUAN CARLOS LARRINAGA
3-JON ABERASTURI
4-MIKEL LANDA, 5-CEFERINO, 7 JUAREZ

ZORIONAK MIKEL ETA DESKANTSATU HURRENGO DENBORALDIA AFIZIONATU MAILAN EMAN BEHARKO DUZU ETA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

sábado, 6 de octubre de 2007

Bihar Azken karrera



Bihar Mikelek jubenil mailan korrituko duen azken karrera izango da, izarrakoa.

martes, 2 de octubre de 2007

Mikel 4 garren Zallan


Larunbatean zallan bizkaian egin zen azken carrera lehiatu zen, bertara 63 txirrindulari agertu ziren, eta ibilbidea azkarren egin zuena larrinaga izan zen, bere atzetik igor merino sartu zelarik. Mikelek 4 garren postuan bukatu zuen, samuel del valleren atzetik (ikus argazkia)

lunes, 24 de septiembre de 2007

MIKELEK ASTEBURU POLITA BURUTU DU


Larunbatean urdulizeko sari nagusian parte hartu zuen, 80 partehartzaile izan ziren eta lehena helmugara iristen aranako taldeko Jon aberasturi izan zen, hala eta guztiz ere eguneko protagonista mikel izan zen, zeren eta azken itzulian jotako erasoak min handia egin zuen eta kilometro baten faltan arrapatu zuten mikel, azkenik 7 garren izan zen, bere taldekide jon baztanen atzetik.
Igandean berriz mendatan izan zuten proba, bertara 56 txirrindulari agertu ziren , batik bat goienkaleko jaiak zirela eta bestetik alaba eta kantabriako ekipoak falta izan zirela, irabazlea peio bilbao izan zen , kristolako erakustaldia eman ondoren, mikelek tarteko helmugak atera zituen (ikus argazkia) eta 7 izan zen.

martes, 18 de septiembre de 2007

BUKATU DA BUKATU DA BUKATU DA AKABO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Gorka txirrindularitzan orain dela 5 urte hasi zen, jubenil mailako azken urtean, eta momentu on eta ez hain onak pasa ostean larunbatean iritsi zen azken karrera, lezon izan zen eta 20 garren postuan sailkatu zen. orain bizitza berri bat hasiko zaio! Berriz ere eskerrikasko denei!!!!

lunes, 17 de septiembre de 2007

MIKELEK 25 GARREN VALLADOLIDEN



Mikel ostegunetik iganderarte valladolideko itzulian izan da. Lehen etapan 25 laguneko ihesaldian sartu zen, eta helmugara iritsi baino lehen taldea sakabanatu egin zen, mikel 2 garren taldean sartu zen 20 garren. 2 etapan eta 3 etapan hobeto parte hartu ez bazuen, zulatua ez bazen, kanbioa gaizki zegoela, bizikleta aldatu beharra eta pizkat desmoralizatuta bukatu zuen, hala ere 4 etapan dena ematera irten zen, eta karrera polita osatu ondoren berriz ere 20 postuan sailkatzea lortu zuen. azkenik generalean 25 garren.