lunes, 29 de septiembre de 2008

Mikelek bukatu du denboraldia!



Atzo Mikelek denboraldiko azken lasterketan parte hartu zuen, Aretxabaletan.

Seguros bilbao taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten lehendabiziko 6 txirrindularietatik 5 beraiek bait ziren. Mikelek 12 garren postuan bukatu zuen. Lasterketa Ruben Palaciosek irabazi zuen eta bigarren Gorka Izagirre sartu zen , ondoren 10 gizonez osatutako talde bat heldu zen eta mikel talde horretako azkena izan zen sprintean. Gure lehengusuak 5 garren egin zuen.
ORAIN DESKANTSATU ETA EGURRE DATORREN URTIEN!!!!!

domingo, 21 de septiembre de 2008

Mikel oso ondo Bergaran 6 garren!!!!!!



Mikelek lehendakari txapelketarako puntuagarria izan den azken proban egutegiko emaitzik onena atera du

, 6 garren izan da Bergaran. Hasieran ihesaldi bat egin da, baina Naturgas taldeari ez zaio interesatu ihesaldiak aurrera egitea, beraz atzean gogor lan egin dute, horrela lehendabiziko 80 kilometroak Mikelentzat nahiko lasaiak izan dira.

Ondoren San Asentzio mendatea igo behar zuten eta Mikel mendate erditik gora aurrean jarri eta selekzioa egin du, horrela Bergarako kaleetara 7 txirrindulari heldu dira , lasterketa sprintean erabakitzeko . MIKEL 6 GARREN.

Bestalde atzo Oñatin 29 garren sailkatu zen tropel nagusian. Lasterketa Jon Aberasturik irabazi zuen.

Datorren igandean azken lasterketa. Aretxabaleta

lunes, 15 de septiembre de 2008

Gorka Egues-eko duatloiean 13 garren.

Aspaldiko partez Gorkak duatloi batean parte hartu du, Egues-en hain zuzen. Gorkak eguna gurutzatuta izan zuen eta Egues-era iritsi zenean bizikletako katea apurtuta zuen. Horrela Jokinen bizikletakin atera behar izan zuen duatloiean. Lasterketa polit bat egin ostean 13 garren sailkatu zen, 23 urtez azpikoetan bigarren geldituz.
IX Duatlón Valle de Egüés - 14 de septiembre - Sarriguren
Hala ere bere bizikletakin parte hartu bazuen, gorkak uste du hobeto egingo lukeela.

Hurrengo erronkak : Maratoi erdiak, behobia...

Mikel Goierriko itzulian 69 garren


Mikelek asteburu honetan entrenamendu on bat egin du Goierriko itzulian, helburua oingo asteburuan jokatuko diren lehendakari lasterketak prestatzea zen.
Horrela lehen egunean sentzazio txarrak izan zituen eta lasterketa bukatzera mugatu zen, 2 garren egunean ordea, bere burua probatzea erabaki zuen eta lasterketa bukatzeko 10 kilometro falta zirela hanka altxatzea erabaki zuen, momentu horretan 25 txirrindulariz osatutako aurreko taldean zihoan.
Sastrek esaten duen bezela " esfortsuak ordaindu egiten dira" , eta horrela mikelek asteburu honetarako puntu egokia hartu du.

viernes, 12 de septiembre de 2008

Gorkak 19 garren Santanderko triatloian!!!


Gorkak igande honetan Santanderko triatloiean parte hartu zuen, eta 19 garren postuan sailkatu zen, 23 urtez azpikoetan 4 garrena izan zen.
Lasterketa Felix Javier Martinezek irabazi zuen eta 2 garren Iñigo Eizagirre gelditu zen , gorkak partzial onena bizikletan egin zuen 3 garren postuan sailkatu bait zen partzial honetan.
Hurrengo lasterketa igande honetan Egues-eko Duatloia.
Beste alde batetik Mikelek Elorrion 40 garren postuan sailkatu zen , ihesaldia harrapatzea lortu bazuen ere , pelotoia dena batu zen azken itzulian eta sprintean bukatu zen lasterketa. Mikelek orain goierriko itzulian parte hartuko du.

jueves, 4 de septiembre de 2008

Mikel 16 garren Lekeition!!!!


Mikelek atzo Euskaldun txapelketarako puntuagarria zen proban 16 garren postuan bukatu zuen, irabazlea Fabrizio Ferrari izan zen.
Hurrengo lasterketa larunbatean elorrion.Lehendakari txapelketarako puntuagarria.

lunes, 1 de septiembre de 2008

Egunetik Egunera hobera


Mikel aspaldian fuerte dabil , horren lekuko dira azken bi lasterketetan lortutako postuak ; Larrabetzun 16 eta Zegaman 23 garren.
Larrabetzuko proba 23 urtez azpikoa izan zen, eta 120 partehartzaile izan ziren, lasterketa Morga mendatean hautsi zen eta aurrean 40 gizon gelditu ziren, 2 garren igoerara heltzear zeudela ihesaldia egin zen , bertan 8 gizon sartu ziren besteak beste gure lehengusua. Atzetik Mikel sartzear izan zen, baina aurreko gurpilean zulatua izan zuen, hala ere tropelean sartu eta bertan jarraitu zuen Morgako bigarren igoeran, horrela azken mendatean dena erabaki zen eta Ricardo Garcia izan zen onena, Mikel 16 garren sailkatuz.
Igandean, sentzasio onak izan ez arren 23 garren postua lortu zuen, oso ondo kontuan hartuta 140 gizon eta euskaldun probako lasterketa zela.
Azken hilabeteko postuak:
6 Santullan
9 Escalante
12 Muxika
12 Guriezo
16 Larrabetzu
17 Gernika
21 Elgoibar
22 Mañaria
23 Zegama
... ............
Hurrengo lasterketa LEKEITION