domingo, 27 de julio de 2008

Orain arteko posturik onenak!!!!! ZORIONAK!!



Mikelek Santullanen 6 garren eta Gorkak Bermeoko Triatloiean 5 garren gelditu dira ostiral eta larunbat honetan, horrela Mikelek afizionatuetan egin duen postu onena lortuz eta Gorkak Triatloietan egin duen postu onena lortuz.

Santullanen Mikelek eguneko ihesaldia harrapatzea lortu zuen, eta helmugara iristea lortu zuten ihesaldikoek. Hala ere Soplau taldeko Benet Abad- ek azken kilometroetan eskapatzea lortu zuen, eta karrera irabazi, atzetik Mikel 5 eko grupo batean sartu zen eta sprintean sartu harren, 6 garren sartu zen helmugan.

Gorkak bestalde Bermeoko Triatloiean parte hartu du. Triatloi honetan 150 partehartzaile izan dira, eta irabazlea Mikel Elgezabal izan da , Gorka 5 garren tokian sailkatu delarik, gainera 23 urtez azpikoetan Triatloiean lehen dabiziko aldiz Gorka lehen postuan gelditu da.
Orain , Duatloi- Triatloi euskal zirkuitua bukatu dela Gorkak aste batzuk deskantzatzeko hartuko ditu.
Zorionak bioi!

viernes, 25 de julio de 2008

Gorkak Vitoriako doble olimpikoan 65 garren.

Gorkak Uztailaren 20 an Vitorian parte hartu zuen, doble olimpikoan.

Proba honek 3 kilometro igerian, 82 bizikletan eta 20 kilometro korrikako saioa du. Iroman erdia litzateke gutxi gora behera.

Gorkak 4 hordu 48 minutu eta 37 segundu behar izan zituen proba bukatzeko , 65 garren postuan sailkatuz 400 partehartzaileren artean , bere kategorian 2 garren geratuz.



Proba guztian oso gustura joan arren, azken 6 kilometroak korrikan gogorrak egin zitzaizkion Gorkari, hala ere denbora oso on bat eginez bukatu zuen. oso pozik!!

Orain Euskal zirkuituko azken proban parte hartuko du bihar uztailak 26 bermeoko herrian .

Beste alde batetik Mikelek gaur arratsaldean Santullanen (kantabrian) parte hartuko du.

Sorte on bioi!!!!

jueves, 24 de julio de 2008

Mikel sopelanan ondo , lehendakarietan ordea galduta!!!!!!

Sopelanan Mikelek 18 garren postua lortu zuen , karrera polita eginez, eguneko protagonista nagusia eta bakarra egoitz garcia etxegibel gure lehengusua izan zen, ia 100 kilometro ihesean ibili ondoren azken 10 kilometroetan sartuta 25 txirrindulariz osatutako multzo txiki batek harrapatu zuen arte. Lasterketa Jon pardok irabazi zuen.

Astelehenean Mikelek plentzian parte hartu zuen, baia sortea ez zuen lagun izan Mikelek gurpila zulatu zuen eta ondorioz karrera bukatzera bakarrik joan zen . 52 garren. Lasterketa Lobatok irabazi zuen Pardoren aurretik.

Azkenik azken lasterketa Mikelek atzo izan zuen Ermuan. Ondo ibili zen arren lehendabiziko kilometroetan egindako ihesaldi batek mugatu zuen bere lasterketa, hala eta guztiz ere aurreko ihesaldiarekin bat egitea lortu zuen, nahiz eta bertan utzitako indarrak azkenean falta izan, azkenean 34 garren. Lasterketa soplau taldeko Larak irabazi zuen, eta berriz ere Pardo 2 garren izan zen.

viernes, 18 de julio de 2008

Mikelek 3 karrera segidan!!!!!


Bihar Sopelanan (23 urtez azpiko proba) , astelehenean Plentzian (lehendakari txapelketa) eta asteazkenean Ermuan (lehendakari txapelketa), izango dira mikelek parte hartuko dituen karrerak.
Orain dela gutxi bi itzuli handi bukatu ostean , Bizkaiko itzulia (28 garren) eta Cantabriako itzulia (18 garren) , aukera polita du Mikelek karrera hauetan postu onak lortzeko.

martes, 15 de julio de 2008

Barakaldoko triatloia: Gorka 6 garren


Igande honetan Gorkak Barakaldoko Triatloi sprintean parte hartu zuen. Lasterketa Mikel Elgezabalek irabazi zuen, eta Gorka 6 garren sailkatu zen. 23 urtez azpikoetan 2 garren geratu zen, Jonathan florenzio igerilariaren atzetik, horrela triatloiean egin duen postu onena lortuz, nahiz eta 80 parte hartzaile bakarrik izan ziren irteera lerroan.

lunes, 14 de julio de 2008

Mikel Oso Ondo Kantabriako itzulian: 18 !!!



Mikelek asteburu honetan Katabriako itzulian parte hartu du. Lehen etapa izan zen itzuliko gogorrena eta Mikel 20. postuan sailkatu zen, irabazlearengandik (ibon zugazti) 2:10 segundura. 2 etapan asko kostata izan bazen ere (euriaren erruz) pelotoian sartzea lortu zuen, Jose Beldarengandik 12 segundura.

Azken egunean tropelean sartu zen 35 garren eta sailkapen nagusian 18 garren bukatu du. Lehen urtekoetan 3 garren izanik, Mikel Landa, eta Aberasturiren atzetik.

Orain Mikelek Lehendakari txapelketarako baliogarriak izango diren bi probatan lehiatuko da . Plentzia uztailaren 21 eta Ermuan 23 an.

jueves, 10 de julio de 2008

Bihar Cantabriako itzulia hasten da!!!

Bizkaiko Bira bukatu ostean, eta 3 egunez bizikleta ikutu gabe egon ondoren, mikelek bihar Vuelta Cantabrian parte hartuko du.
Vuelta hau eliteekin izango da, eta 14 talde izango dira irteera lerroan. Talde aipagarrienak Saunier duval, Naturgas , Caja Rural, Azysa eta Camargo izango dira.
Etapa gogorrena bihar izango dute, eta etapa luzeena larunbatekoa izango da.
Suerte Mikel!!!

lunes, 7 de julio de 2008

Mikeli labur gelditu zaio Bizkaiko Bira!!

Amaitu da bizkaiko bira!!!! MIKEL 28 GARREN

Mikel bizkaiko bira hontan egunetik egunera hobeto ibili da, lehen egunean 80 garren sailkatu ostean , hurrengo egunetan hobera egin zuen nabarmen, azkenean 28 garren geldituz, lehen urtekoetan 4 garren sailkatu delarik. Bizkaiko Bira Marcos Garciak irabazi du, eta etapak garikoitz brabok sopelanan, errusiar gazte batek gordexolan, joseba larraldek mungian, eta Andrey Amadorrek Bilbon.

Gorka 37 garren Zumaiako Triatloian!!!!!!


Gorka 37 garren gelditu zen larunbatean parte hartu zuen Zumaiako Triatloiean, 23 urtez azpikoetan 5 garren gelditu zelarik.
Igeriko partzial txar bat egin ostean (94 garren), bizikletan (14 garren) partziala egin zuen, azkenik korrikan defenditu egin zen 56 garren partzialarekin.
Hurrengo lasterketa Barakaldoko triatloia

martes, 1 de julio de 2008

Mikelek Biran parte hartuko du!!!! Gorkak ondo donostin

Mikelek ostegun hontatik Igandera bizkaiko biran parte hartuko du. Bizkaiko itzulia 16 taldez osatuta egongo da, eta etapa gogorrak izango ditu , batez ere igandekoa Bilbon izango dena. Itzuli hau 23 urtez azpikoentzat egin da. Faboritoen artean ,


Angel Madrazo, Gorka Izagirre eta Andrey Amador izango dira.




Bestalde gorkak igandean donostiako nazioarteko triatloiean parte hartu zuen, igerian nahiko ongi ibili ondoren , bizikletan postu asko aurreratu zituen, baina azken korrikako 10 kilometroetan gorkak pot egin eta azkenean 50 garren postuan sartu zen.

Larunbatean Zumaiako Triatloiean parte hartuko du!!!!