sábado, 12 de abril de 2008

Bihar Gorkak Euskadiko txapelketa Arrigorriagan


ASTEBURU HONETAN DISTANTZIA LUZEKO EUSKADIKO TXAPELKETA
Arrigorriagako duatloiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da Urbiko Triatloi Taldea eta ETFk antolatuta. Aurreko edizioetan bezala, 23
urtez azpikoen, beterano 1,2 eta 3 eta maila orokorreko kategoriei dagokionez, distantzia luzeko Euskadiko txapelketa izango da, bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan.
Probak, beste txapelketako ezaugarria berberak izango ditu eta goizeko 10.30tan emango zaio hasiera, Lehendakari Agirre enparantzaren inguruan, bertan boxeak kokatuko direlarik. Lehen oinezko lasterketak 14kmtako ibilbidea izango du,
Arrigorriagako kaleetan zehar igarako delarik. Bizikleta saioak 57km izango ditu eta oso gogorra izango da Ugao, Arrankudiaga, areta, Orozko, Artea, Zeberio eta amaiera Arrigorriagan emango zaiolarik, bi mendate igaroz, bata hogeita bederatzigarren kilometroan, Bikotx- Gane gaina %6,6ko batazbesteko goibehera izanik eta %12ko gehienezkoa eta bestea, Sarasolako gaina, hogeita hamaseigarren kilometroan, %4ko
batazbesteko goibehera eta %5ko gehinezkoarekin. Proba amaitzeko, Pergolako parkean helmuga zeharkatu aurretik oinezko saioari ekin beharko diote, 7kmtako ibilbide erabat launa osatuz.

Proba honetara 200 partehartzaile inguru gerturatuko dira, antolakuntzak ezarritako muga hau bait da, Euskaditik nahiz estatutik, modalitate honetan adituak diren duatletak etorriko direlarik, beraien artean, gaur egun Euskadiko Txapeldunak
diren Inma Rafael bilbotarra eta Patxi Urizar billabonatarra. Probaren errekorra, 2007. rtean Ana Casares nafarrak (3:13:25) lortutakoa emakumezkoetan eta Eneko Llanos asteiztarrak (2:49:55) 2006.ean eskuratutakoa gizonezkoetan dira.

No hay comentarios: