lunes, 31 de marzo de 2008

BARAKALDOKO DUATLOIEAN TOP- 10 EAN

Gorkak igandean barakaldoko duatloiean parte hartu zuen. Euskal zirkuiturako puntuagarria zen 4 . proba zen. 180 partehartzaile izan ziren, irteera lerroan. Gorkak lasterketa polita burutu zuen. korrika lehendabiziko partziala 13 garren postuan bukatu zuen gero bizikleta hartu eta 3 garren jarri zen , baina azken trantsizioan galdutako denborak eta azken korrika saioak 9 garren posturaino eraman zuen. Horrela sailkapen orokorrean 9 garren postua lortu zuen eta 23 urtez azpikoetan 3 garren bukatu zuen.

No hay comentarios: