sábado, 29 de marzo de 2008

BIHAR GORKAK BARAKALDON

Aste Santuko oporraldiaren ondoren, igande honetan, goizeko hamarretan, Club
Triatlón Barakaldo eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatua, Barakaldo izango da
Euskal Herriko 2008. urteko duatloi zirkuitoko laugarren proba puntuagarria bere gain
hartuko duen herria, sprint (5km-19,5km-2,5km) distantzian lastertuko den hamargarren
edizioa ospatuko delarik, distantzia honetan bigarrena izanik.
Edizio honetan, boxeak, irteera eta helmuga, San Vicente Kirol Hirian kokatuta
egongo dira. Oinezko bi ibilbideak , 5kmtakoa eta 2,5kmtakoa, herrri barruko ibilbidean
osotuko dira. 19,5kmtako bizikleta saioko ibilbidea erabat launa izango da, lehen lau
duatloietan horrela izan ez bazen ere, zirkuito bati hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik.
Hau horrela, lasterketa eskuratzeko orduan, Kirol Hiriko atletismo pistetan izango den
helmuga lerrora heldu arte, borroka gogorra espero da.

No hay comentarios: